Sexu iraultza edo iraultza sexuala bereziki 1960-1970eko hamarkadetan gizon eta emakumeen arteko harreman, jarrera eta itxaropenei eta sexu harremanei buruz izandako kontrakultura mugimendua eta aldaketa sozial nabarien multzoa da, sexualitatea ugalketarako ez ezik plazer iturri moduan hartu eta moral berri batekin lotzen duena. Antisorgailuen zabalkuntzak bultzaturik, ezkontzaren aurreko sexu harremanak eta amodio askea ekarri eta emakumearen plazer sexualaren ideia zabaldu zuen, aurretik moralak eta erlijioak guztiz baldintzatzen zuten sexualitatearen muga gaindituz. Sexu iraultzaren ondorioak sexualitatetik haratago joan ziren, ezkontzatik kanpoko familia ereduak, familiako haur kopurua gutxitzea eta emakumea lan merkatura sartzea ahalbidetu zituen, aldi berean gailentzen ari ziren ideia feministekin bat, baina kapitalismoaren behar moduan ere baloratu izan dena. Feminista batzuen arabera gainera, sexu iraultzak gizonaren dominazio berria eta sexualitatearen eredu liberala ekarri zituen, sexu iraultzak emakumea ugalketarako ez ezik, plazererako baliabide moduan jarri baitzuen, plazererako araubideak emanez, emakumea gizonaren plazeraren zentroan jarriz, objektu sexual huts moduan, nahiz gizona emakumearen plazeraren zentroan, azkenean eredu heteropatriarkala sendotzeko.
Loturiko artikuluak
HeteropatriarkatuaHeteropatriarkatua (heterosexualitatea eta patriarkatua hitzetatik) gizonaren eta heterosexualitatearen hegemonia eta nagusikeria sustatzen duten instituzio sozial eta politikoen multzoa da. Feminismo lesbikotik proposatutako kontzeptua izan zen, androzentrismoaren oinarrian heterosexualitatea…
Sexu abstinentziaSexu abstinentzia edo abstinentzia sexuala pertsonak batek sexu harremanak izateari, bereziki sarpenarekin, uko egite borondatezkoa da, erabaki pertsonal baten ondorioz (asexualtasunagatik, beldurrez, lotsagatik edo izandako sexu esperientzia txarrengatik),…
Sexu askapenaSexu askapena dominazio-sistema batek, erljioaren doktrinak edo moralak giza sexualitatearen inguruan ezarri dituen galarazpen, eragozpen edo oztopoak gainditu eta gizartean sexualitatea askatasunez bizi eta gozatzea da. Finean, sexu…