Gizartean, eta bereziki eragile sozial zenbaiten arteko gatazka, negoziazio eta hitzarmenen testuinguruan, zoru komuna eragile sozialek partekatzen duten balioen multzoa, gutxieneko adostasun maila bat ezartzen duena eta akordiora…
Zentzu komuna edo sen ona gizarte batean zuzen edo egiazkotzat jotzen diren ideia, iritzi eta praktiken multzoa da. Zentzu komunaren aurkako korronte filosofikoa eszeptizismoa da. Zentzu komunaren balioa baieztatu duen filosofo nabarmenena George Edward Moore (1873-1958) izan zen, filosofia analitikoaren sortzailea eta errealismo filosofikoaren defendatzailea; haren arabera, eguneroko esaldi eta diskurtsoak ez dira kolokan jarri behar, aztertu baizik.
Aristotelesen filosofian berriz, zentzu komuna zentzumenetatik jasotzen den guztia bateratu eta objektuak diren bezala azaltzen digun ahalmena da.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, common sense; gaztelaniaz, sentido común.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.