Logikan, aporia (antzinako grezierakzo ἀπορία hitzetik, «oztopo») paradoxa batera daraman arrazonamendua da, adibidez, Zenon Eleakoaren aporiak, non mugimendua ezinezkoa dela frogatzen den ustez, zentzumenek erakusten digutenaren aurka. Antzinako…

Zuzenbidean, fede ona edo onustea pertsona batek on beharrez jokatzen duenean gertatzen da, zuzenbidearen printzipioak eta legeak urratzeko asmo txarrik gabe. Bereziki zerga zuzenbidean erabiltzen da: zergapekoei fede ona suposatzen zaie, eta errua frogatzearen ardura zerga administrazioari dagokio. Halaber, fede onak egindako urraketen ondorioz ezartzen diren zigor eta isunak arintzen du.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, good faith, bona fide; gaztelaniaz, buena fe.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.