Ekonomia sektoreak edo sektore ekonomikoak (sektore produktiboak)


KategoriakEkonomia

Sektore ekonomikoak edo ekonomia sektoreak, sektore produktibo edo jarduera sektoreak ere deituak, erabilitako baliabide, garatutako prozesu eta produktu eta teknikaren arabera ezaugarri antzekoak biltzen dituzten aparatu produktibo eta  jarduera ekonomikoen multzoak dira. Bereizten diren sektore ekonomiko nagusiak hauek dira:

Sektore ekonomikoen araberako sailkapena, ekoizpenaren azterketa ekonomikoa modu bateratuan bideratzea da, ezaugarri eta helburu homogeneoak dituzten jarduerak bilduz. Bestelako sailkapenak ere badaude; adibidez, zilarrezko ekonomia agureen kontsumo eta zerbitzuen inguruko sektorea da.

Chenery-Watanaberen arabera, sektore ekonomikoek tipologia hau erakusten dute:

  • oinarriko sektoreak, bereziki beste sektoreentzako intsumoak ekoizten dituzten sektoreak (adibidez, nekazaritza);
  • sektore gakoak, beste sektoreetatik intsumo kopuru handiak jasotzen dituztenak, aldi berean beste sektoreentzako intsumoak ekoizteko, eta beraz, atzerako eta aurrerako eragin ekonomiko handia sorrarazten dutenak (adibidez, automozioa);
  • arrasteko sektoreak, beste sektoreetatik intsumo asko baliatzen dituzten sektoreak, eta  arraste efektua bati esker, ekonomian ekoizpen globala gehitzen dutenak (adibidez, eraikuntza);
  • sektore independenteak, intsumo aldetik beste sektoreekiko harreman handirik ez duten sektoreak (adibidez, zerbitzuak).

Ikus, gainera

250 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.