Schlieffen plana 1905 urtean von Schlieffen jeneral alemaniarrak Frantzia aldetik egindako eraso militar baten aurrean armada alemaniarrak garatu beharreko estrategia zehazten zuen plan militarra izan zen, aldaketa batzuekin bada ere, geroago 1914 urtean Lehen Mundu Gerran garatu zena. Plan horren arabera, Frantzia ekialdetik egindako eraso bati aurre egiteko, tropa alemaniarrak mendebaldera bidali, Belgika zeharkatu eta Frantziara iparraldetik sartzea litzateke estrategia egokiena, Parisera heldu eta ondoren ekidealdeko tropa frantsesak inguratzeko. Schlieffen-en plana von Moltke jeneralak moldatu eta Lehen Mundu Gerraren hasieran aplikatu zuten alemaniarrek. Estrategikoki ganoraz eta zehaztasunez diseinaturiko plan gisa hartu bazen ere, planak porrot egin zuen, bereziki 1914ko iraileko Marneko lehen guduan, non tropa alemaniarrak garaituak izan ziren.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Kontingentzia-planaKontingentzia-plana erakunde batean ezusteko egoera batean sor daitezkeen arazo, oztopo eta larrialdiak aurreikusi eta horietarako jardun-protokoloak (arazo horiek aurreikusi, saihestu eta ebatzi egiten dituzten jarduera konkretuen multzoak alegia)…
 
 
Negozio-planaNegozio-plana enpresa edo proiketu berri bat abiarazi eta garatze aldera osatzen den agiria da, helburuak, ingurunearen azterketa, baliabideak eta ekintzak garatzen dituena. Oinarriko tresna da ekintzailetzan, ekintzaileak, proiektuaren…
 
 
Ibarretxe planaIbarretxe plana Juan Jose Ibarretxe lehendakariak EAJ-PNV alderdiaren eskutik 2003 urtean aurkeztu eta 2004an Eusko Legebiltzarrak EAJ-PNV, Eusko Alkartasuna eta Ezker Batua alderdien baiezko botoarekin onarturiko 1979ko Euskadiko…