Satelite artifizialak


KategoriakTeknologia

Satelite artifiziala gizakiak jaurtigailu baten bitartez Lurraren edo beste astro baten orbitan jarritako gailua da. Satelite artifizialak behaketa zientifikoak egiteko erabiltzen dira, baina baita ere Lurreko komunikazioak bideratzeko: hain zuzen ere, Internet sareko eta telefonozko komunikazioak satelite artifizialen bitartez egin daitezke. Lehen satelite artifiziala Sobiet Batasunak Lurraren orbitan jarritako Sputnik 1 izan zen, 1957 urtean. Egun milaka dira Lurraren inguruan orbitan dabiltzan satelite artifizialak eta hamarka Eguzki Sistemako beste planeta edo sateliteen inguruan dabiltzanak. Hain zuzen, Lurraren orbitan satelite arfizial zaharkituek sortzen duten zabor espaziala arrisku bizian jartzen ditu beste sateliteak.

183 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.