Nuremberg-eko epaiketa edo Nuremberg-eko prozesua Bigarren Mundu Gerra bukatuta atxilotu eta preso egindako Hirugarren Reich-eko 24 goi kargu nazien aurka egindako epaiketa izan izen, 1945 eta 1946 urteetan…
GizapediaSandhursteko adierazpena, Alfontso Borboikoak, gerora Alfontso XII. izenarekin Espainiako errege izango zenak, 1874ko abenduaren 1ean, Ingalaterrako Sandhursteko Akademia Militarrean zegoela, plazaratutako adierazpen politikoa izan zen, non Espainian monarkia parlamentario bat ezartzearen alde eta errege izateko prest azaltzen zen. Adierazpena Alfontso Borboikoari zor bazaio ere, horren idazketa Antonio Cánovas del Castillo politikari alfontsinoa izan zen. Adierazpena abenduaren 27an argitaratu zen Espainiako egunkarietan; hortik bi egunetara Saguntoko pronuntziamendua gertatu zen Martínez Campos jeneralaren eskutik, eta Alfonso Borboikoa Espainiako errege izendatu zen. Berehala Cánovas del Castillok erregeordetza bereganatu zuen, 1875eko urtarrilaren 14ean gertatuko zen erregearen tronurapenaren zain, Borboien Berrezarkuntzari hasiera emanez horrela.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, Manifiesto de Sandhurst.

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.