Iritsi ez den mailara iritsi dela uste duen pertsona gaitzesteko atsotitza.
San Simon eta San Juda Gabriel Aresti idazlearen poema bat da, abesti herrikoi bilakatua,Xabier Leteren bertsioan. Abestiak euskaltasunaren irudi trajikoa ematen du, euskaldunok dugun bakarra euskara dela nabarmenduz. San Simon eta San Juda urriaren 28an ospatzen da, negu gorriaren atakan, eta negua da hain zuzen poemak euskaldunon egoera irudikatzeko darabilen metafora.
Hitzak
San Simon eta San Juda
joan zen uda, eta negua heldu da: (bis)
ez baletor hobe, bizi gara pobre
eremu latz honetan
ez gara hain onak benetan
Ez dugu zaldirik, ez gara zaldunak
ez dugu abererik, ez gara aberatsak
euskara guk dugu, gu gara euskaldunak
euskara guk dugu, gu gara euskaldunak.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.