San Ignazioren martxa (San Inazioren martxa)


KategoriakAbestiak

San Ignazioren Martxa edo San Inazioaren Martxa Ignazio Loiolakoa eta berak sorturiko Jesus Konpainia goraipatzeko Agustin Paskual Iturriagaren (1778-1851) hitzekin osaturiko abestia da, Nemesio Otañok (1880-1956) musikatua.

Hitzak

Inazio gure patroi handia
Jesusen konpainia
fundatu eta dezu armatu
ez da ez etsairik jarriko zaizunik
inolaz aurrean gaurko egunean
nahiz betor Luzifer deabrua
utzirik inpernua!

Zure soldaduak dirade aingeruak,
zure gidaria da Jesus handia
garaitu ditu zure konpainiak etsaiak.
Ez dauka Fedeak, ez kristau nereak
ez dauka beldurrik inongo aldetik

Inazio hor dago
beti ernai dago
armetan jarria
dauka konpainia
txispaz armaturik
bandera zabalik,
gau eta egun
guk guztiok bakea dezagun,
beti gau eta egun
gau eta egun

204 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.