San Sebastian Martxa edo Donostiako Martxa Donostiako danborradako ereserkia da, Raimundo Sarriegik konposaturikoa Serafin Barojaren hitzekin.
Donostiako Martxa
Bagera!
gu ere bai
gu beti pozez, beti alai!
Sebastian bat bada zeruan
Donosti(a) bat bakarra munduan
hura da santua ta hau da herria
horra zer den gure Donostia!
Irutxuloko, Gaztelupeko
Joxemari zahar eta gazte
Joxemari zahar eta gazte
kalerik kale danborra joaz
umore ona zabaltzen hor dihoaz
Joxemari!
Gaurtandik gerora penak zokora
Festara! Dantzara!
Donostiarrei oihu egitera gatoz
pozaldiz!
Inauteriak datoz!
Jatorrizko hitzak ordea hauek dira, 2008 urtean plazaratutako ikerketa baten arabera:
Bagera...!
gure bai
¡Kalera...!
Nora nai
¡Beti pozez! Beti alai
Sebastian bakar bat,
da zeruban
ta Donosti bakar bat
munduban
¡Zer santuba ta
zer erriya ta
zer gaur egun guziko alegriya!
Iruchuloko
gaztelupeko,
Josemaritar zar eta gazte
Josemari emiakin nazte,
kalerik kale,
tanborra juaz
umore ona banatzen
or dijuaz
Gaurtandik gerora
penak sokora,
¡Festara!
¡Dantzara!
Donostiarrai oju
egitera gatoz
¡Iñauteriak datoz!
Loturiko artikuluak
Donostiako itunaDonostiako Ituna Espainiako errege Alfontso XIII.aren eta haren buruzagitzapean antolatutako erregimen politikoaren aurka, eta Errepublikaren alde egiteko Donostian 1930eko abuztuan Espainiako indar errepublikazale gehienek egin zuten bileran adostutako…
San Simon eta San JudaSan Simon eta San Juda Gabriel Aresti idazlearen poema bat da, abesti herrikoi bilakatua,Xabier Leteren bertsioan. Abestiak euskaltasunaren irudi trajikoa ematen du, euskaldunok dugun bakarra euskara dela nabarmenduz.…
San Ignazioren martxa (San Inazioren martxa)San Ignazioren Martxa edo San Inazioaren Martxa Ignazio Loiolakoa eta berak sorturiko Jesus Konpainia goraipatzeko Agustin Paskual Iturriagaren (1778-1851) hitzekin osaturiko abestia da, Nemesio Otañok (1880-1956) musikatua. Hitzak…