San Luisen Ehun Mila Semeak


KategoriakHistoria

San Luisen Ehun Mila Semeak Europako monarkia absolutistek osaturiko Aliantza Santuak 1823ko apirilean Espainiara bidalitako espedizio militarra izan zen, Angulemako Dukeak zuzenduriko tropa frantsesek osatua gehienbat, Frantzian antolaturiko tropa absolutista espainiar batzuekin batera, Hirurteko Liberalari amaierari eta Fernando VII.aren aginte absolutista berrezartzeko asmoarekin. Hirurteko Liberalean zehar ere, Fernando VII.a izan zen errege, baino monarkia konstituzional baten erregimen batean. Fernando VII.ak berak konspiratu egin zuen tropa horien inbasioa sustatzeko.  Inbasioarekin batera, aginte-batzar probisionala eratu zen 1823ko apirilean, Oiartzunen hain zuzen, jeneral eta noble batzuek osatua. Hasieran tropa kopurua 80.000-90.000 bitartekoa izan zen, baina kanpainaren bukaeran 120.000 ingurukoa izatera heldu zen. Erregimen liberal konstituzionalaren erresistentzia oso ahula izan zen, hiri batzuetan ezik, eta herritarren erresistentzia ere ez zen antolatu. Gorteak eta Gobernua Sevilla eta Cadizera lekualdatu ziren tropa frantsesek aurrera egin ahala, eta Fernando VII.a bere familiarekin batera haiekin eraman zituzten. Azkenena, gobernu liberalak aske utzi zuen Fernando VII.ak irailaren 30ean eta honek berehala bildu zen Angulemako Dukearekin. Azken erresistentzia gune liberalak errenditzen joan ziren hurrengo asteetan eta azaroaren 30erako tropa frantsesei Espainia uzteko agindua eman zitzaien, Fernando VII.a monarka absolutista moduan berriz ere jarrita.

Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, Cien Mil Hijos de San Luis.

291 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.