San Gilgo kuarteleko altxamendua


KategoriakHistoria

San Gilgo kuarteleko altxamendua edo San Gileko kuarteleko altxamendua Madrilgo San Gilgo kuarteleko ofizialordeek 1866ko ekainaren 22an egin zuten altxamendu militarra zen, alderdi progresistak eta alderdi demokratikoak sustatua Isabel II.aren monarkiaren aurka. Asmoa zen ofizialorde hauek Madrilera armaturik atera eta matxinatu zibilekin bat egitea. Hasieratik, ordea, altxamenduak porrot egin zuen, kuarteleko ofizial batzuek ustekabeko erresistentzia erakutsi baitzuten; hala ere, matxinatuek Madrilgo kaleetan biltzea lortu zuten, era nahasian bazen ere, baino O'Donnell-ek, orduan gobernuburu eta gerrako ministro zelarik, eta beste jeneralek zuzendutako unitate militarrek gogor jo zuten haien aurka. Biharamunean matxinatuak erabat garaituak izan ziren. O'Donnell jeneralak kinka larrian ikusi zuen bere burua, altxamendua hainbat ofizial hilda suertatu ondoren, errepresio gogorra egitera behartua baitzegoen; horrela, 60tik gora lagun afusilatzeko agindua eman zuen. Isabel II.ak eskatuta atxilotutako guztiak afusilatzeko agindua eman zion, baina O'Donnellek uko egin zion aginduari. Desadostasun horien ondorioz, O'Donnell-ek bere kargu guztien dimisioa eman zuen eta Miarritzera alde egin zuen, non 1867ko azaroan hil zen. Hori guztia dela eta, Isabel II.aren agintea kolokan geratu zen, eta bi urteren buruan, 1868an, elikagai-krisi larri baten erdian, Iraultza Loriatsua izan zen, Isabel II.a tronutik kendtzea eta erbesteratzea ekarri zituen.

Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, sublevación del cuartel de San Gil.

288 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.