San Ferminetan Lesakan, John Andueza: laburpena


KategoriakLiburuak

San Ferminetan, Lesakan John Andueza idazleak 2014 urtean plazaratutako gazteentzako eleberri laburra da.

LABURPENA

1: Tribu guztiak

Donostiako Bilintx institutuan beti dago saltsa. Eta denetariko tribur edo ikasle taldeak. Aurten, hasieratik berezi samarra suertatu da 4DBH-E taldea. Klasean berriketan denbora guztia, irakasleari kasurik ez. Zuzendaritzatik gutuna bidali diete gurasoei. Neurri zorrotzak hartu dituzte: jokabide desegokia dutenak arratsaldez eskolan geratu behar, eta kanporatu ere egin ditzakete. Honezkero hiru ikasle geratu behar izan dira arratsaldez lanak egiten. Etxera ez dute oraindik inor bidali.

2: Danelen hiru kalabazak

2013an gaude. Danelek 15 urte ditu. DBH4ko E talde famatu horretan dago. Hiru penko aterata doa etxera. Ernegatuta dago, Play Station 4 ez diote erosiko Olentzerorako. Etxera heldu eta amak merienda prestatu dio. Gelara doa eta Ximon lagunarekin hasten da wazapean. Ximon ikasle ona da. Neskei buruz aritzen dira: Danel herabe samarra da, neskak inguratzen zaizkion arren. Ea geratuko diren. Baietz, San Ferminetan, Lesakan, txantxetan. Lokalean geratzen dira azkenik. Ama sartzen da gelara. Errieta pixka bat telefonoz aritzeagatik. Zinera doa ama, izebarekin, Brad Pitten filma ikustera. Oso guapoa da aktorea; zergatik ezkondu zinen aitarekin?, dio Danelek; amak, beste balore batzuk dituelako. Bera ere mugitu behar da Ximonekin egoteko. Aurikularrak jartzen ditu: Berri Txarrak.

3: Ximonen bizilaguna

Ximon Parte Zaharrean bizi da, Rekalde taberna ondoan, Aldamarren. Danel beranduxe iritsi da. Atarian emakume batekin eta bere alaba txikiarekin egiten dute topo. Neskatilak itxura ahula dauka. Ximonek kontatzen du haurrak leuzemia duela, baina amak ez du dirurik Ameriketara joan eta han sendatzeko. Lanik gabe dago, senarra hil zitzaion, eta nekez ordaintzen du hipoteka. Lokalera doaz. Abesti bat jarri, ordenagailutik pekikula bat pirateatzen dute, baina aurretik bideo porno batzuk ikusi behar dituzte. Danelek Ximoni, ea Amaiarekin, neskalagunarekin, txortan egin duen. Ezetz, Pelikula ikusten dute. Los juegos del hambre.

4: Mamerto, Mandela, Madiba

Alberto, Mamerto goitizenez, filosofiako irakaslea da. Gelara sartu eta Nelson Mandela hil dela dio, hainbat urtez preso egon ondoren askatu eta Hegoafrikako lehen estatuburu beltza izan zena. Gelan zalaparta hasten da. Batek Mandela ez, baizik eta Madiba deitzen ziotela. Ximon lezioak emanez Hegoafrikan nola apartheid egoeran biziz izan ziren beltzak. Desmadre hutsa azkenean. Tartean sartzen dira, Che Guevara, Lenin, Ghandi, biolentzia erabili edo bakezaleak ziren. Beraz, Mamertok esaldia bota eta ja klasea emana dago, dagoen nahaste-borrastearekin ez baitago jarraitzerik. Fundamentuzko ikasleak galdetzen dute ea ganorazko zerbait ikasi behar duten gelan dagoen giro desmadratu horretan. Alperrik. Klasea bukatu egiten da. Hurrengo orduan, euskarako irakasle andre zorrotza. Folio t'erdiko idazketa Mandelari buruz agindu die.

5: Pretty Amaia

Amaia Ximonen neskalaguna da.

LANEAN

504 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.