Larunbatean Bukowskin, John Andueza: laburpena


KategoriakLiburuak

Larunbatean Bukowskin John Andueza idazleak 2012 urtean plazaratutako gazteentzako eleberri laburra da.

LABURPENA

1: Xato

Aitor Bergaretxe (jaio zenean itsusia zelako amak jarritako ezineza: Xato) mutiko arrasatearra (mondrauetarra) da. 15 urte bete berri ditu. Bere familiarekin Donostiara etorri da bizitzera. Kurtso berria da. Donostiako Bilintx institutua izango da bere ikastetxe berria. Lasai doa, ordea. Ikasgelara sartzen da. Alberto tutorearen txapa, arauak eta. Xatok, lotsarik gabe, komunera joan behar duela dio. Ja?, irakasleak. Kaka egitera doala. Gelakideak barrezka.

2: Pipi estrafalarioa

Pipi du izena. Benetako izena, Pilare Carmona. Jolasorduan, Xatorengaba hurbiltzen da. Elkar aurkezten dute. Xatok esaten dio neska estrafalario edo xelebre dela, ile urdina eta pirxinak dituelako. Jolastokian, beste ikasle guztiak, asko futbitoan. Tribu askotakoak, pijoak, frikiak, ... Xatok dio bere tribua Xato dela, apatxe bakartia. Ondotik korrika eginez pasatzen da Ugutz, Ugutz Arriolabengoa, eta estropezu eginda erori egiten da. Inutila!, oihu egiten dio Xatori.

3: Ugutz kapitaina

Ugutz Arriolabengoa pijoa da guztiz. Arropa garestia darama, bere familia diruduna da. Gurasoak eta baita aiton-amonak ere mutilarentzako planak eginak dituzte: alkate, lehendakari, ministro. Baino berak futbol partiduetan ahalik eta gol gehien sartu nahi ditu, ez du oraingoz bestelako helbururik.

4: Mikel bizkartzaina

Mikel Urrutia Ugutzen laguna da, ez da ordea Ugutz bezain handiputza, bano beti dago bere ondoan. Futbol partiduetan dena agintzen dute bien artean. Zera: Mikelek esprai botea dauka orain. Zerbait prestatzen ari dira.

5: Belixima

Belixima Nere Otero, instiko eta mundu zabaleko neska ederrena. Denak liluratuta daude berarekin. Pintada bat dago komunean: Nerea Otero, zugatik ni torero. Pipik piztitzat du bere burua haren ondoan.

6: Gonak

Aloña euskara irakaslea. Zorrotza. Idazketa bat egiteko esaten die ikasleei. Folio t'erdikoa. Lodia izateagatik Fatty ezizenez deitzen duten Javi Bilbaori esaten dio berea irakurtzeko, besteen aurrean. Bere familiari buruz ari da. Trabatu egiten da. Mikelek barre egiten dio. Irakasleak seko mozten dio, ordea. Ondoren, Leila Embarek saharar neskaren txanda da gero. Oso gutxi idatzi du, bera ere bere familiari buruz. Ez dira batere orijinalak. Xatoren txanda, azkenik, eta, denak harrituta uzten ditu: emakumeen gonei buruzko bertso dotoreak botatzen ditu. Aloñak idazketak folio t'erdikoa behar zuela izan gogorarazten dio, baina azkenean irribarre bat ateratzen zaio.

7: Hip-hop

Pipi miretsita dago Xatorekin. Jakin izan balu bertsoak bota behar zituela grabatu egingo zuen. Xatori esaten dio bere estiloa hip-hop dela eta berarekin banda bat sortzeko proposamena egiten dio. Xatok dio ezetz, estilo hori ez zaiola gustatzen.

8: Graffitia

Instiko pareta batean BILINTX INSTIPUTUA pintada agertu da. Zuzendaritza hasi da ikasleak itauntzen edo interrogatzen.  Inork ez du ezer esan.

9: Motorrero misteriotsua

Graffitia ezabatu dute. Instiko irteeran daude, horretaz hizketan eta brometan, autobusetara igotzekotan. Nerea Otero norbaiten zain ikusten dute. Eta halako batean, tipo bat agertzen da motoan, Nereari kasko bat eman, hura igo eta badoaz, ziztu bizian.

10: Tutore txupiteroa

Xato eta beste baztuk elkarrizketan. Alberto tutorea edanzalea da, eta mozkorturik etorri izan da klasera. Behin mozkorra zegoela bideoa egin zioten eta interneten jarri zuten. Bideoa jarri zuena kanporatu egin zuten. Eta Albertori espedientea egin eta bi asterarako etxera bidali zuten. Mamatuta, mozkortuta alegia, egoten delako, Mamerto deitu diote aurrerantzean.

11: Pipikatura

Aloña euskara irakaslearen klasea. Beste idazketa bat. Gaia: teknologia berriak. Pipik berehala bukatzen du, eta ondoren (oso ondo marrazten du) Xatoren karikatura egin eta bidali egiten dio. Marrazkiarekin batera: taldean guapo egongo zara, idatzita. Xatok, ezetz, ez dela bere musika taldean sartuko. Pipi, suminduta.

12: Bad business

Ugutz eta Mikelen ideiak. Gelako nesken argazkiak, bikinian edo biluzik, egin eta interneten jarri. Dirua eskatu nahi dute haietara sartzeko. Nerea Oterorena lortzea zaila, baino Ugutzek berarekin ibilitako batekin hastea pentsatzen du. Ez da zaila izango harentzat.

13: Aristoteles Mamerto

Mamerto, Alberto alegia, filosofiako irakasleak, handitan zer izan nahi duten galdetzen die. Batzuk aberastasunak nahi, ospetsu izan (futbolista, aktore, ...). Neska batek dio minbizirako botika deskubritu nahi duela, bere aita minbiziaz hil zelako. Pipi eta Xato ados daude horrekin. Baina eztabaida zoroan hasten dira: botika horrekin, denok 500 urtera iritsiko gara eta nolakoa izango da mundua orduan? Txorakeriak baino ez dituzte esaten. Baino horrela Mamertok konkistatu egin ditu ikasleak.

14: Esaiozu euriari

Euria ari du gogotik. Instiko irteeran, Xatok Nerea Otero ikusten du bakarrik, paretaren kontra, euritik babesten. Xatok badu aterkirik. Aterkia eskaini nahiko lioke hain ederra den neskari. Berotzen da ideiarekin, baina ez du azkeneko pausoa ematen. Baina azkenean bai, Xato neskarengana doa, baina halako batean motorreroa dator eta badoz burrunba bizia eginez. Tonto aurpegia geratu zaio Xatori.

15: Klik eta klik

Ugutz eta Mikel Zurriolako hondartzara joan dira neskak filmatzeko asmoarekin. Bi neska atzerritarrei begira daude, eta azkenean begiak itxita dituztela ziurtaturik, klik eta klik, bideoa grabatzen hasten dira. Pipirekin egiten dute topo eta hau konturatu egiten da zertan ari diren. Neska sumindu egiten da. Eztabaidan hasten dira. Mutilek, harro, lasai egoteko, berari ez diotela filmatuko, itsusia delako Pipi, egiten ari direna nazkagarria dela, eta Mikeli, Ugutzen atzetik dabilela beti morroi gisa. Gauza berotzen da, oihuka, mehatxuka, irainka. Azkenean, Mikel burumakur doa.

16: Loser profesionala

Mamertok eguneko lehen bi klase orduetan test arrunt eta Afrikako bideo bat ikusarazi die. Jolasordua eta gero, etxeko lanak egiteko esan die, berak txosten batzuk egin behar zituela eta. Bai zera: edatera, zurrut egitera, joan da. Bazkalostean bakantzaka etorri da, kriston mozkorrarekin, ez zekien zein klasetan zegoen ere. Loser edo galtzaile totala da irakaslea. Xato aspertu eta altxatu egiten da. Irakasleak atentzioa eman eta zertara doan galdetu dio, ea kaka egitera doan. Xatok, ezetz, pixa egitera doala esan dio. Gela guztia, barrezka.

17: Ttik-ttak

Pipi eta Xato hizketan. Pipik Joseba Arratibel gitarrajolea fitxatu du bere talderako. Lokala ere badu, izebak utzitakoa. Taldearentzat izena bilatu behar, orain. Estratosfera, agian? Bi abesti baino ez daukate, orijinalak. Bi lagunekin taldea osatzea zaila da, ordea. Xatok bideoak egiten dituen lagun bat kontaktua prposatzen dio. Pipi zigarroak erretzen. Xatok kanutoak erretzen ditu, baina Pipi zorabiatu egiten da haiekin. Azkenean, Ttik-ttak jarriko diote izena taldeari: bi silaba, bi abesti, bi lagun taldean.

18: Elenaren enkantuak

Ugutz Mikel zain dago instiko korridorean. Bere Samsung telefono zoragarrian gordeta duen zerbait erakutsi nahi dio. Mikel iristen denean errieta pixka bat egiten dio, berandu iristeagatik. Mikel barkamena eskatzen dio, tipo batekin eztabaidan aritu da, hark dirua zor diolako, apustu bat dela-eta. Baina berehala kontu horiek alde batera utzi eta telefonoko argazki batzuk erakusten dizkio: Elena Agirreren argazki erotiko batzuk, erdi biluzik eta bularrak agerian. Mikel, bero-bero. Ugutzek: bere etxean egon zen eta neska berarekin txoratuta dagonez, erraza izan zen enroilatzea. Argazkiak ateratzen utzi zion, eta gehiagora ere iritsiko ziren, une desegokienean gurasoak etxera sartu izan ez baziren. Hurrengoan beharko. Nerea Oterori argazkiak ateratzea buuratzen zaie, baina nola? Nerea neska formala da oso. Eta Mikeli bururatzen zaio kamaradun boligrafo bat erostea.

19: Sarri-sarri

Aloña euskara irakaslearekin klasea. Liburu bat irakurri behar zuten: Akordatzen, Joseba Sarrionaindia. Aloñak galderak botatzen ditu liburuari eta egileari buruz, eta ikasleen artean erantzun-sorta bizia sortzen da. Joseba Sarrionaindia, Bizkaiko Iurreta herrikoa, ETAkidea izan zen eta kartzelan zegoela bafle batean ezkutatuta egin zuen ihes 1980ko hamarkadan. Herbestean bizi izan da. Idazle nabarmena izan da XX. mende amaierako literaturan. Ikasleek irakurri behar zuten liburuan bere bizitzako oroitzapenak jartzen ditu paperean, modu labur batean. ETAren bukaerara lerratzen da elkarrizketa gelan. Eta agian, ETA bukatuta, Sarri itzuliko da agian. Eta agian liburu mardulagoak idazteko aukera izango du orduan. Espero ezetz, dio zakarki Ugutz handiputzak.

20: Boligrafo kamuflatua

Soinketa ordua. Carlos Otermin da irakaslea, Otermeitor deitzen diote. Harekin ikasleek beti bukatzen dute leher eginda. Kriston kaña sartzen die. Eta gero, dutxetara. Nesken dutxan, beti gorabeherak zein lehenago sartuko. Nerea Otero, beti azken txandan eta pareta ondoko dutxan. Ez da konturatu, ordea, boligrafo bat duela ondoan dena grabatzen.

21: Groseko lokalean

Donostian plan on pila daude egiteko, baina azkenean Xato Groseko lokalera joan da. Ttik- ttak taldearekin entseatzera: Pipi, TTik, bateria; Joseba Arratibel, TTak, gitarra. Jasanezina da haien musika. Bukatzen dutenean, Joseba badoa. Pipi eta Xato geratzen dira berriketan: abestiak ez daude gaizki, baina Joseba oso txarra da kantatzen, kantari berria behar da, Ttok izenekoa! Jaja!

22: Fotograma lapurtuak

Mikelen etxean dago Ugutz. Mikel lotsatuta dago pixka bat, Bidebietako etxe ziztrin batean bizi delako, Ugutz ez bezala. Ordenagailu aurrean jartzen dira. Boligrafoarekin grabatutakoa ikusi behar dute. Ordubeteko grabazioa: aurrena, instiko neska itsusi bat, haien esanetan; Mikel lasaitzeko esaten dio Ugutzi, badakileako Nerea Otero beti sartzen dela azken dutxan, eta azkenean, Nerea Otero ikusten dute biluzik, ez oso ondo, kamara dutxan lurrunduta dagoelako, baina hala ere biluzik. Lagunei erakutsi behar diete, baina haiei bakarrik. Badakite kontuz ibili behar direla. Erabakitzen dute hiru fotograma baino ez dituztela hartuko lagunen artean zabaltzeko. Haien telefonoetatik garbi dute ez dutela egingo.

23: Behin pentsatzen hasita

Alberto filosofia-irakasleak ikasleak binaka jartzen ditu lan bat egiteko. Beti istiluak sortzen dira bikoteak sortzen dira, batak bestearekin ez duela nahi eta abar. Oraingo honetan Xatori Nerea Oterorekin tokatu zaio. Xato guztiz urduri dago, ez daki zer egin, Nerea lasaiago, eta Xato bertsolari tximaluze horrekin gauzak nola aterako diren. Nereak ez daki ezer oraindik bere grabazioari buruz. Azkenean, Xato doa Nerearengana, urduri. Nerea konturatu egityen da eta barregarria iruditzen zaio.

24: Bluetooth piramidala

AStseden-orduan, Ugutz eta Mikel Javi Fatty-ren zamarratik mugikorra hartu eta manipulatzen hasi dira. Memoria sartu, Nerea irudika kargatu eta gero kontaktuen artean banatzen hasi dira. Hiru irudi horiek banatuta, jende guztiak gehiago nahiko du ikusi eta orduan haien txanda izango da negozioa egiteko. Patiora atera eta mutil asko ikusi dituzte saltseatzen euren mugikorretan. Elur-bola abian da.

25. Marraketx fuxion

LANEAN 

 

 

1593 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.