Kostuen kontabilitatean, sail homogeneoak kostuak produktuei egotzi aurretik helburu edo lan mota bakar bati (eta hortik homogeneo hitza) dagozkion baliabide biltzen dituen arlo bat da, eta beraz baliabide horietako kostu guztiak barnehartzen dituena. Definizio hori 1957ko kontabilitate-plan frantsesak ezartzen duena da. Sail homogeneoa enpresako sail erreal edo fisikoa zein alegiazko edo fiktizioa izan daiteke, hau da, kostu-zentroak dira, eta ez dute zertan enpresaren organigraman islada zuzena edukirik. Beste alde batetik, kostuak biltzen dituztenez, kontrolatu beharreko eremuak dira, arduraduna izan beharko luketenak. Azkenik, kostuak biltzen dituztenez, kostu horiek fisikoki eta modu homogeneo batean jasotzeko, lan-unitateen artean (piezak, lan-orduak esaterako) jaso behar dira beti.
Sail homogeneoak sail homogenoen metodoaren oinarria da, non enpresako kostu guzti guztiak produktuei egozten zaizkien, produktuen kostu zuzenak zuzenean noski, eta zeharkako kostuak lehenik sail homogeneoen artean, eta gero haietatik produktuetara eramanez.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, sección homogénea.
Loturiko artikuluak
Makroingurunea eta mikroinguruneaMarketinean, makroingurunea eta mikroingurunea enpresaren merkatuko harremanetan, hala nola bezeroekin eta hornitzaileekin baina baita beste eragile batzuekin ere, eragina duten kanpoko (inguruneko) faktore multzoak dira. Enpresak makroingurunera eta…
Marka zuriakMarka zuriak, banatzaile-markak edo marka propioak fabrikatzaileak ekoitzi baina banatzailearekin markarekin merkaturatzen dira. Banatzaileari hanbat abantailak dira, hari ematen dioten nortasun berezia eta bezeroaren saltokiarekiko leialtasuna indartzea. Kontsumitzailearentzat…
OrganigramakOrganigramak enpresa edo bestelako erakunde baten egitura organikoa irudikatzen duen diagrama da, erakundea osatzen duten unitateak deskribatu, horien arteko hierarkia mailak, komunikazio bideak, ardurak eta bestelako harremanak adierazten…