Anisokronia testu bateko denboraren aldaketa da, izan moteltze edo geldiadia (adibidez, une baten deskribapen luzeak eginez) izan azkardura (elipsi baten bitartez, esaterako). Isokronia berriz narrazioaren denboraren uniformetasuna, gorabehera…
Saiakera egile batek politika, arte, literatura, ekonomia edo beste arlo bateko gai edo auzi baten aurkezpena egin eta bere iritzia eta gogoetak emateko osatzen duen idazlana da, prosa erabiliz baina era pertsonal eta berezian, estilo sistematiko bati (estilo entziklopediko edo kazetaritzakoari) jarraitu gabe. Gehienetan ez ditu auziari buruzko konklusio finko eta sendoa ematen, eta horretan datza hain zuzen bere balio literarioa, bere baitan ez baita itxia, eta horrela irakurleari interpretaziorako eta eztabaidarako aukerak ematen dizkio.
Eleberrian ager daitezke saiakera tarte laburrak, gogoetak azaltzen direnean gai baten inguruan. Kazetaritzako artikuluekin ere lotura izan dezake, artikuluak askoz ere laburragoak izaten diren arren.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.