Sahel (Afrika)


KategoriakGeografia

Kredituak:Pechristener-Wikimedia Commons

Sahel Afrika mendebaldeko kostaldetik Afrika Ekialdeko kostalderaino luzatzen den eremu zabala, Saharako basamortuaren hegoaldean eta sabana tropikalaren iparraldean kokatua, 5400kmko luzera duena mendebaldetik ekialdera, eta ehunka kilometroko zabalera iparretik hegora.Herrialde hauek hartzen ditu neurri handiagoan edo txikiagoan, Mauritania, Senegal, Mali, Burkina Faso, Niger, Nigeriako zati txiki bat, Txad, Sudan, Etiopia eta Eritrea. Klima erdilehorreko eremua da, euriteak urtaro jakinetan baino hartzen ez dituena. Bertako gizarteak nekazaritzatik eta abeltzaintzatik bizi dira gehienbat eta horregatik oso sentikorrak dira euriteen bilakaerarekin; hain zuzen ere, aldiroko lehorteak direla eta, goseteak ohikoak dira Saheleko herrialdeetan. Halaber, desertifikazioa da eskualde horretako arazo handiena, Saharako basamortua hegora zabaldu da azken hamarkadetan.

208 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.