Rhur-en okupazioa (1923-1925)


KategoriakHistoria

Rhur-en okupazioa edo Rhur-eko okupazioa 1923ko urtarriletik 1925eko abuztura bitartean Frantziako eta Belgikako tropek Alemaniako Rhur eskualdea militarki okupatzea izan zen, Versailleseko Itunaren ondorioz Alemaniako Weimarko Errepublikak kalte-ordainak ordaintzeari utzirik, Frantziak eta Belgikak, Estatu Batuak eta Erresuma Batua kontra izanik, kalte-ordain horiek lurralde horretan zeuden ikatz-meategiak eta burdin eta altzairu lantegiak bereganatuz eta ustiatuz bere kabuz kobratzea helburu zuena. Okupazio horrek herritarren erresistentzia bizia sorrarazi zuen Alemanian, greba eta istiluekin, krisi ekonomiko larri batekin batera, eta azkenean Hitler-ek bultzaturiko Munich-eko Putsch edo kolpea ere ekarri zuen, porrot egin arren, erregimen naziaren sorrera-ekitaldi nagusitzat hartzen dena. Azkenean, 1925ean Frantziako eta Belgikako tropak erretiratu egin ziren, Rhur eskualdetik espero zituzten etekin ekonomikoak lortzen ari ez zirela ikusita, eta Estatu Batuek proposatutako Dawes plana onartu zuten, Alemaniari kalte-ordainak betetzeko baldintza arinagoak ezartzen zizkiona.

216 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.