Reifikazioa (erreifikazioa)


KategoriakFilosofia

Artikulu hau kontzeptu epistemologikoari buruzkoa da, marxismoko kontzeptuari buruzkoa beste hau da: Reifikazioa (marxismoa).

Reifikazioa edo erreifikazioa kontzeptu abstraktoak errealak balira bezala, errealitatean existituko balira bezala, hartzea da, haiei existentzia propioa emanez. Adibidez, ekonomiak gure bizitzak baldintzatzen dituela esaten denean, ekonomiak existentzia propioa duen entitatetzat hartzen dugu inplizituki, ahazturik ekonomia gizakiok gure arteko harremanak besterik ez direla. Beste adibide bat: adimena konstrukto edo kontzeptu abstraktoa izan arren, horri buruz egindako neurketak benetakoak, errealak balira bezala hartzen ditugu, kontuan hartu gabe adimenaren inguruan kontzeptualizazio eta teoria aski ezberdinak daudela. Beste kasu batzuetan reifikazioa zilegi da; adibidez, tenperatura kontzeptu abstraktoa dago, baina horren neurketak uniformeak, erregularrak eta egonkorrak direnez, tenperatura existituko balitz bezala har dezakegu, errealitate zientifiko moduan.

217 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.