Realistak (Espainiako absolutismoa)


KategoriakHistoria

Espainiako historian, eta zehatzago Fernando VII.aren erregealdian, partida realistak Hirurteko Liberalean, 1820tik 1823ra, erregimen absolutista, betiere Fernando VII-a buru, berrezartzearen alde borrokatu ziren talde gerrilari kontrairaultzaileak izan ziren. Gerra zibileko giroa sorrarazi bazuten ere, azkenean garaituak izan ziren eta Frantziara eta Portugalera ihes egin behar izan zuten.  Bigarren berrezarkuntza absolutistaren atarian, 1823an, absolutismoa berrezartzea lortu zuten frantziar armadako tropek osaturiko San Luis Ehun Mila Semeen gorputz militarrean integratu ziren. Hortik aurrera, Zorigaiztoko Hamarkada deitu zen horretan, realistak armadako gorputz erregularra osatu zuten, Boluntario Errealisten Gorputza izenarekin, eta ultrarrealista edo apostolikoen adar militarra bilakatu ziren, liberalen aurkako eraso gogorretan aktiboki parte hartuz.

Ikus, gainera

200 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.