Puntu-estimazioa


KategoriakEstatistika

Puntu-estimazioa edo puntuzko estimazioa lagineko datuetatik estimatzailea aplikatuz eskuratzen den balio bakarra da, parametroaren estimaziotzat hartzen dena. Adibidez, \mu populazio bateko batezbestekorako \hat{\mu}=\overline{x} batezbesteko aritmetikoa hartzen bada estimatzaile gisa, lagina (1,3,5) izanik, \hat{\mu}=\overline{x}=\frac{1+3+5}{3}=3, \mu populazioko batezbestekoaren puntuzko estimazioa da.

Puntu-estimazio soilak ez dira egokitzat jotzen estatistikan, estimazio horiek duten errorearen berri ematen ez dutelako, baino  tartezko estimazioak egiteko oinarri gisa erabiltzen dira, eta horiek bai barnartzen dutela estimazioaren neurri bat.

Beste alde batetik puntu-estimazioan, eta beraz baita ere tarte bidezko estimazioetan, sortzen den problema da zein estimatzaile erabili behar den. Horretarako propietate egokiak (alboragabetasuna, zehaztasuna, ...) dituen estimatzailea aukeratuko da, eta formula egoki horiek, estimatzaile egoki horiek, eskuratzeko metodo zenbait daude, hala nola egiantz handienaren metodoa eta karratu txikienen metodoa.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, point estimation; gaztelaniaz, estimación puntual.

271 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.