Teknologia disruptiboa edo berrikuntza disruptiboa dagokion aplikazio eremuan erabiltzen diren beste teknologia gehienak epe laburrera zaharkituta uzten dituen teknologia da. Adibide garbiena smartphone edo telefono adimenduna izan zen,…

Puntako teknologia, goi-teknologia edo goi mailako teknologia une historiko batean teknologia aurreratuena izendatzeko erabiltzen den esamoldea da, azken aurkikuntza zientifiko eta teknikoetan oinarritzen dena, eta industria gutxi batzuetan (ikus, goi teknologiako industriak) eta enpresa bakan batzuen esku baino ez dagoena. Puntako teknologiak abantaila konpetitiboa ematen dio hura erabiltzen duenari; horregatik, guztiz ohikoa puntako teknologia patente eta bestelako tresnen bitartez babestuta egotea, teknologiaren asmatzaileak, garatzaileak edo jabeak baino erabili ez dezan. Garai historikoaren arabera, puntako teknologia sektore eta arlo tekniko eta zientifiko desberdinetan kokatu da: Bigarren Mundu Gerraren ondoren, esaterako, energia atomikoaren ingurukoa zen; 1960 eta 1970eko hamarkadetan teknologia espazialaren inguruan; 1970etik informatikaren inguruan, eta egun bioteknologiaren inguruan.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, high-tech; gaztelaniaz, tecnología punta.
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.