Psikologia transpertsonala bereziki 1960ko hamarkadatik garatutako psikologiaren paradigma edo joera da, psikologia humanistatik eratorria, pertsonaren transzendentzia eta espiritualtasuna ardatz hartzen dituena, niaren potentzial osoa garatzea bilatzen duena. Halaber, pertsonengan kontzientziaren araberako mailakatze hierarkikoa ezartzen da, pertsona bakoitzaren egoera psikologikoa azalduko lukeena. Kontzientzia-mailan gora egiteko, eta beraz pertsona moduan garatzeko, meditazioa eta bestelako terapia alternatiboak proposatzen ditu. Horren aitzindariak Abraham Maslow (1908-1970) eta Stanislasv Grof (1931- ) izan dira. Zabalkuntza handiko paradigma izan arren (hain zuzen ere, psikologiaren laugarren olatutzat hartu da, konduktismoaren, psikoanalisiaren eta psikologia humanistaren ondoren), kritika zorrotzak ere jaso ditu, psikologian transpertsonaleko oinarri eta baieztapenen zientifikotasunari buruz gehienbat. Zehatzago, psikologia transpertsonalaren oinarriak zientzian baino, metafisikan oinarritzen direla baieztatu da, eta beraz ezin direla egiaztatu. Areago, psikologia transpertsonalaren bitartez lagundu eta artatutako pertsona batzuen egoera psikologikoa kalteturik suertatu daitekeela salatu da.
Loturiko artikuluak
Psikologia positiboaPsikologia positiboa bere azterketa esperientzia, sentimendu eta bereizgarri psikologiko positiboen inguruan ardazten duen psikologiaren korrontea da, bereziki buruko nahasmenduak saihesteko eta haien tratamendurako nahiz hazkunde pertsonalerako eta motibaziorako…
Psikologia humanistaPsikologia humanista (ingelesez, humanistic psychology) 1960ko hamarkadatik garatutuako eskola psikologiko bat da, konduktismotik eta teoria psikodinamikoetatik egindako planteamenduetatik at, teoria horiek ez bezala pertsona bere osotasunetik eta bakartasunetik aztertzen…
AutotranszendentziaAutotranszendentzia pertsona bat bere gorputzetik eta kontzientziatik at halako existentzia sentitu eta bizitzea da, bere inguruaren eta kosmosaren atala sentitzeraino. Kontzeptu psikologiko konplexua da, konstrukto bat alegia, eta…