Psikologia positiboa bere azterketa esperientzia, sentimendu eta bereizgarri psikologiko positiboen inguruan ardazten duen psikologiaren korrontea da, bereziki buruko nahasmenduak saihesteko eta haien tratamendurako nahiz hazkunde pertsonalerako eta motibaziorako giltzarri direla sinetsirik. Anitz dira psikologia positiboak oinarritzat hartzen dituen alderdi psikologiko positibo horiek, baina ohikoa da alde batetik sentimenduak (zoriontasuna, autorrealizazioa, alaitasuna, plazera) eta bestetik bereizgarri psikologikoak (itxaropena, konfiantza, pertseberantzia, baikortasuna, ....). Batzuk zein besteak, ordea, funtsezkoak dira pertsonaren ongizatea garatzeko, eta horregatik dira bereziki landu beharrekoak psikologoa positiboa lantzen dutenen ikuspuntutik. Psikologia positiboa psikologia humanistako korronteen baitan dago, eta bere garapena Martin Seligman estatubatuar psikologoari (1942- ) zor zaio.
Loturiko artikuluak
Psikologia transpertsonalaPsikologia transpertsonala bereziki 1960ko hamarkadatik garatutako psikologiaren paradigma edo joera da, psikologia humanistatik eratorria, pertsonaren transzendentzia eta espiritualtasuna ardatz hartzen dituena, niaren potentzial osoa garatzea bilatzen duena. Halaber,…
Psikologia ebolutiboaPsikologia ebolutiboa pertsonen gogamenaren bilakaera bizitzan zehar ikertzen duen psikologiaren adarra da, hala nola ikaskuntza, heldutasunera heldu eta pertsonaren garapen psikoafektibo eta kognitiboaren prozesuen inguruan. Ildo horretatik, ulertzekoa…
Psikologia humanistaPsikologia humanista (ingelesez, humanistic psychology) 1960ko hamarkadatik garatutuako eskola psikologiko bat da, konduktismotik eta teoria psikodinamikoetatik egindako planteamenduetatik at, teoria horiek ez bezala pertsona bere osotasunetik eta bakartasunetik aztertzen…