Psikologia ebolutiboa pertsonen gogamenaren bilakaera bizitzan zehar ikertzen duen psikologiaren adarra da, hala nola ikaskuntza, heldutasunera heldu eta pertsonaren garapen psikoafektibo eta kognitiboaren prozesuen inguruan. Ildo horretatik, ulertzekoa da psikologiaren ebolutiboa haurtzaroaren eta nerabezaroaren inguruan ardaztea. Psikologia ebolutiboko aitzindariak izan dira Jean Piaget, bereziki haurren garapen koginitiboaren inguruan egindako ikerketengatik (ikus, epistemologia genetikoa) eta Sigmund Freud, pertsonen garapen psikosexualaren inguruan.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, developmental psychology; gaztelaniaz, psicología evolutiva.
Loturiko artikuluak
PultsioakPultsioa barneko estimulu edo bulkada da, bereziki sexualitatearekin lotua. Sigmund Freudek asmatu eta garatutako kontzeptua da, Trieb alemanierazko hitza baliatuz (euskaraz, bulkada), eta psikoanalisiaren oinarrizko kontzeptuetako bat, baino…
Psikologia positiboaPsikologia positiboa bere azterketa esperientzia, sentimendu eta bereizgarri psikologiko positiboen inguruan ardazten duen psikologiaren korrontea da, bereziki buruko nahasmenduak saihesteko eta haien tratamendurako nahiz hazkunde pertsonalerako eta motibaziorako…
SuperniaPsikoanalisian, supernia Sigmund Freudek gogamenaren egitura eratzeko azaltzen duen bigarren topikako hiru ataletako bat da, niarekin eta zerarekin batera (lehenengo topikan kontzientea, inkontzientea eta prekontzientea bereizi zituen). Superniak…