Psikoanalisia


KategoriakPsikologia

Psikoanalisia Sigmund Freudek XIX. mendearen bukaeran abiarazitako gogamenaren teoria eta terapia mentala da. Asaldura psikologikoak hatzeman eta gainditzeko metodo terapeutikoa moduan, bereziki pazienteak terapeutak proposatzen dizkion gaien inguruan libreki esaten dituen horien interpretazioan oinarritzen da, pazientea katarsis egoera batera heldu eta askatu arte. Teoria moduan, gogamenaren egiturari buruzko bi topikak (alde batetik, kontzientea, prekontzientea eta subkontzientea; bestetik, nia, supernia eta zera; ingelesez, ego, superego eta id) eta garapen psikosexuala aldiak (aho-aldia, aldi anala, aldi falikoa, Edipo konplexua, latentzia aldia, aldi genitala) barnehartzen ditu; izan ere, Freud-entzat sexualitatea ez da ugalketarako mekanismo soila, inkotzientetik nolabait eta neurri batean erreprimitzen den desira da, eta hortik datoz asaldura mental asko eta asko. Ildo horretatik, Freud-el antsietateari aurre egiteko defentsa-mekanismoak ere aztertu zituen (sublimazioa, lekualdatzea, proiekzioa, arrazionalizazioa, erregresioa). Psikoanalisia XX. mendearen lehen hamarkadetan puri-purian egon zen teoria izan zen, baina laster sortu ziren deadostasunak Sigmund Freud-en ideiekin: Alfred Adler-ek (1870–1937) eta Carl Jung-ek (1875–1961) euren teoria propioak garatu zituzten. Gerora beste eskola edo joera batzuk sortu dira, Jacques Lacan-en inguruan adibidez, psikoanalisiaren eta teoria psikodinamikoen paradigmaren barruan.

Ikus, gainera

 

273 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.