Informatikan, proxy-a zerbitzari informatiko eta erabiltzaile baten arteko konexioan ezartzen den bitarteko hardware edo ekipamendu informatikoa da, zubi lanak egin eta helmugako zerbitzarirako informazioa bideratu egin duena eta alderantziz zerbitzaritik erabiltzaileari informazioa igortzen diona. Proxy ekipamenduek suebaki moduan eta edukien iragazi moduan joka dezakete, baina aldi berean, erabiltzaileak helmugako zerbitzariarekin izan ditzakeen oztopoak gainditu daitezke haiei esker, adibidez gobernuko debekuak edo aginduak web orrialde jakin bati buruz.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Aplikazio informatikoakAplikazio informatikoa edo aplikazio-softwarea erabiltzaile arrunt nahiz berezitu batentzat aplikazio praktikoak dituen software espezifiko bat da, hala nola testu-prozesatzaile, kalkulu-orri edo diseinu grafikorako software bat. Software informatikoa baino…
Suebakia (Internet)Interneten, suebakia, ingelesezko firewall izenez ere ezaguna, ordenagailu edo sare informatiko batera sartu edo ateratzen den trafikoa kontrolatu eta, behar denean, blokeatu egiten duen sistema informatikoa da, hardwarean…
Zerbitzari informatikoakOrdenagailuak sarean edo urrutitik konekaturik dauden kasuetan, zerbitzari informatikoa beste ordenagailu edo erabiltzaile baten eskaera edo aginduak betetzeko konfiguraturik dagoen softwarea da. Hedaduraz, software hori bere baitan duen…