Interneten, suebakia, ingelesezko firewall izenez ere ezaguna, ordenagailu edo sare informatiko batera sartu edo ateratzen den trafikoa kontrolatu eta, behar denean, blokeatu egiten duen sistema informatikoa da, hardwarean edo softwarean oinarritutakoa, ordenagailu edo sare informatiko horretara baimendu gabeko sarrerak eta irteerak eragozteko. Birus informatikoen eta spam sarrerak blokeatu, baimendu gabeko trafikoa blokeatu, konexio saioen berri eman eta orokorrean segurtasun informatikoa bermatzeko lanak egiten ditu.
Loturiko artikuluak
Interkonektibitatea edo konektibitatea (informatika)Agian konektibitate geografikoari buruz bilatzen ari zinen. Informatikan, interkonektibitatea edo konektibitatea ordenagailuek, bestelako gailu informatikoek eta orokorrean sare informatikoek Interneten edo beste sare baten bitartez elkarrekin konektatu eta…
Avatarra (media eta Internet)Komunikabideetan eta Interneten, avatarra erabiltzaile bat irudikatzen duen pertsonaia da, haren proiekzio edo ordezko birtuala. Sare sozial bateko erretratu finko eta sinplea nahiz erabiltzaileak kontrolatzen duen pertsonaia birtual…
Gauzen internet2000ko hamarkadara arte Internet ordenagailuak modu deszentralizatuetan elkar konektaturiko sare informatikoa izan zen, baina 2010eko hamarkadatik aurrera horrekin batera Gauzen Internet (ingelesez, Internet of Things, IoT) delakoa sortu…