Protektoratua


KategoriakPolitika

Protektoratua bi estatuen artean adostu edo batak besteari inposaturiko akordioa da, nazioarteko tratatu baten bitartez sinatua, zeinaren arabera estatu batak protekzio (hortik, protektoratu hitza) edo babesa ematen dion besteari, beste eskumen batzuk bereganatzearekin batera (nazioarteko harremanak, barne segurtasuna, …). Estatu bat subiranoa izan baino subiranotasuna gauzatu edo garatu ezin duen lurralde bat beste estatu baten esku-hartzearen bitartez administratzeko modua dela esan daiteke. Historian, protektoratua bere agintaritzapean hartzen duen estatua potentzia kolonial edo menderatzailea izan da maiz, hala nola Marokoko frantziar eta espainiar protektoratuetan, XX. mendearen lehen erdian.

Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, protectorado.

186 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.