Utopia (antzinako grezieratik, "ez den lekua") bizimodu edo bizitoki ideala eta perfektua da, non hango guztiak harmonian eta zoriontsu bizi diren. Bizimodu, toki eta egoera harmoniatsu horiek gizarte utopikoak…

Prometeo (etimologiaz, "harantzago ikusten duena") greziar mitologiako titana izan zen, Zeus jainkoari sua lapurtu ziona, gizakiek erabil zezaten. Zigor moduan, Zeusek arkaitz batera lotu eta han egunero arrano batek gibelaren zati bat jaten zion Prometeori, baina gibela osatu egiten zenberriz, bere sufrimendua betikotuz horrela.
Hartara, Prometeoaren mitoa gizakiaren ongilearen alegoria moduan erabiltzen da, eta Prometeo bera aurrerabidearen pertsonifikazioa. Halaber, suak gizartean ekarri duen aurrerabidea balioetsiz, zientzian eta teknologian sortzaile eta berritzaile guztiari prometeikoa dela esaten da.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.