Prokastinazioa (latinezko procastinare hitzetik, "atzeratu") erabaki eta egin beharrekoak alde batera utzi eta beste baterako uzteko joera da, izan egunerokoak eta lantokikoak, izan nork bere bizitzari buruz hartu beharreko erabakiak, eta maiz atseginez egiten direnak burutuz haien ordez eta haiei heltzeko aitzakiak jarriz. Jarrera horren zergatiak plazera bilatu nahia nahiz egin beharrekoen aurrean sor daitekeen estresa sortzen duen antsietatea saihesteko ahaleginak izan daitezke. Kontraesankorra dirudien arren, persona perfekzionistengan azaltzen da askotan, perfekzioaren bilaketak helburuak lortzeko ezintasuna eta autoestimu eza ekartzen dituenez. Autolaguntzaren arloan maiz ukitzen den gaia da, bizitzan autoestimu eza, errua eta beste sentimendu negatiboak eta lantokian produktibitatea murriztea ekar ditzakeelako; prokastinazioari aurre egiteko, denbora aurrez antolatzea, helburu egingarriak planteatzea, zailtasunak aurkitzen direnean, informazioa bilatu eta laguntza eskatzea, egin beharreko hori benetan garrantzitsua den ebaluatu eta lanen hierarkia bat jartzea, eta lana atsegina ez denean, beste bati laguntza eskatzea.
Prokastinazioaren aurkako jarrera proaktibitatea da.
Euskarazko esaera zaharrak prokastinazioaren inguruan:
- "Gero dionak, bego dio."
- "Gero, bihar eta sekula ez, senideak dira".
Loturiko artikuluak
Psikologia positiboaPsikologia positiboa bere azterketa esperientzia, sentimendu eta bereizgarri psikologiko positiboen inguruan ardazten duen psikologiaren korrontea da, bereziki buruko nahasmenduak saihesteko eta haien tratamendurako nahiz hazkunde pertsonalerako eta motibaziorako…
Enpresa ekimenaEnpresa-ekimena negozio bat sortu, garatu eta abiaraztea da, ekintzaile batek edo batzuek kontsumitzaileei eskaini eta merkaturatuko den produktu edo zerbitzu baten inguruan. Enpresa-ekimenarekin lotutako jardueren multzoari ekintzailetza esaten…
ProaktibitateaPertsona proaktiboak etorkizunean sor daitezkeen egoerak aurreikusiz eta horien kontrola hartuz, sor daitezkeen arazoei irtenbideak eman eta aldaketarako eta hobekuntzarako erabakiak hartu eta ekimenak aurrerak eramaten egiten dituzten…