Produktuaren bizi-zikloa edo produktuaren bizitza-zikloa denboran zehar produktu baten salmenta eta mozkinen bilakaera zehazten duen eredu bat da, garatzen hasten denetik haren gainbeherara arte, tartean hazkunde-aldia eta helduaro edo lautada-aldia bereiziz (ikus, gainera, merkatu helduak). Eredu deskribatzailea eta normatiboa da aldi berean: deskribatzailea, produktuaren salmentak denboran zehar errealitatean nola bilakatzen diren azaltzen duelako (orokorrean, S itxurako kurba bati jarraiki, irudian ikus daitekeenez); eta normatiboa, bizi-zikloko aldi horietarako marketin helburuak eta estrategiak bereziak ematen dituelako, nahiz eta plangintza tresna gisa duen baliagarritasun eskasa ere aipatu den, salmenten bilakaera merkatuaren analisirako adierazle guztiz mugatua delako, konkurrentzia eta kontsumitzaileak barnehartzen ez dituenez. Ikuspuntu deskribatzailetik ere kritikatu da, garapenetik gainbeherara arteko aldien iraupenak eta horien arteko trantsizioak zehazten ez dituelako. Eragozpen horiek gainditzeko ordea, produktuaren bizi-zikloaren eredua garatzeko difusio-eredu matematikoak garatu dira.
Loturiko artikuluak
Txikizkariak eta handizkariakTxikizkariak eta handizkariak produktuak eta zerbitzuak saltzen dituzten eragile desberdinak dira, zehatzago eta marketinaren terminologia baliatuz, banaketa-kanaleko bitartekaritza motak. Txikizkariak produktuak eta zerbitzuak bereziki azken kontsumitzaileei saltzen dizkieten…
-
Bizi-itxaropenaBizi-itxaropena herrialde edo eskualde bateko pertsona batek biziko den urte kopuruaren estimazioa da, batezbesteko baten bitartez kalkulatua adin bakoitzean hiltzeko probabilitateetan oinarrituz, eta probabilitate horiek etorkizunean mantenduko direla…