Ekonomian, produktibitatea edo ekoizkortasuna ekoizpenaren eta ekoizpen horretarako baliatutako ekoizpen faktoreen arteko erlazioa da. Ekoizpen faktoreen erabileraren eraginkortasun edo efizientzia, teknikoa nahiz ekonomikoa, baloratzeko erabiltzen da, hau da, ekoizpen faktoreak edo baliabideak zenbateraino erabili diren modu egokienean, ekoizpen handiena lortzearren.
Maila mikroekonomikoan, enpresa mailan alegia, aski da produktibitatea kalkulatzeko, ekoizpena ekoizpen horretarako baliatu diren faktoreekin zatitzea (adibidez, 1000 opil egiteko 4 langile behar izan badira, produktibitatea langileko 1000/4=250 opil/langile da). Produktibitatea produktu eta faktore batzuetarako batera kalkulatu nahi bada, produktu horien balioa faktore horien kostuarekin zatitu behar da ekoizpena (adibidez, 4 eurotan saldu beharreko 1000 opil eta 2 eurotan saldu beharreko 500 madalen egiteko 4 langile 100 euroko ordainsariarekin eta 100 kilo gari, 200 euroko kostuarekin, erabili badira, produktibitate osoa edo globala (4x1000+2x500)/(4x100+200)=5000/600=8.33 euro da, hau da, 8.33 euro eskuratzen dira input moduan gastatutako euro bakoitzeko.
Ekoizpen funtzioak ere erabil daitezke produktibitatea kalkulatzeko, ekoizpen funtzioak ekoizpen-faktoreen kantitate jakinetarako ekoizpena zenbat den ematen duenez. Adibidez,
izanik ekoizpen-funtzioa, L=10 langilerekin, ekoizpena
da, eta beraz langileko produktibitatea 50/10=5 langile bakoitzeko.
Maila makroekonomikoan, produktibitatea funtsezko aldagaia da hazkunde ekonomikoa eta ekonomien ahalmena neurtzeko funtsezko adierazle ekonomikoa da. Maila horretan, produktibitatea neurtzeko ohiko adierazlea lan egindako ordu bakoitzeko BPG da. Maila mikroekonomikoan berriz, enpresan alegia, aldagai guztiz nabaria da enpresaren lehiakortasuna neurtzeko.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Jarduera-mailaEnpresa, lantegi edo ekoizpen-unitate batean, jarduera-maila ekoizpen-bolumenaren eta ekoizpen-ahalmenaren arteko erlazio edo zatiketa da, aldi jakin baterako eta unitate berdinetan:[latexpage]
Adibidez, ekoizpen-ahalmena aldi jakin baterako 10 tona…
Estrategiak (enpresa)Estrategia kontzeptua joko-teoriatik ekarri zen management edo kudeaketa arlora, XX. mendearen erdialdean joko-teoria garatzen ari zenean, estrategia aurkari edo lehiakidearen aurka helburuak lortzeko ekinbide edo aukera posible gisa.…
MakroekonomiaMakroekonomia eskualde, herrialde zein mundu mailako aldagai ekonomiko agregatu eta orokorrak, hala nola ekoizpena, langabezia, prezioen maila, inflazioa eta interes-tasak, eta horien arteko erlazioak eta baterako bilakaera aztertzen…