Aretoko politika edo saloiko politika politikariek eta bestelako eragileek euren artean modu pribatuan izaten duten jarduna da, instituzio politikoetatik kanpo baina haietako erabakiak osatu, adostu eta finkatzeko asmoarekin.…
Probokazio hitzaren beste adierei buruz jakiteko, ikus probokazio, Gizapediako hiztegi arruntean.
Probokazioa beste bati sumina eta haserrea sorrarazteko diskurtso-estrategia da, bereziki eztabaida batean erabiltzen dena. Horren helburua probokatzen den pertsonaren diskurtsoa argudioetatik eremu emozionalera eramatea da, eta beraz haren argudioak indargabetu eta diskurtsoaren kontrola galaraztea. Probokaziorako ohiko baliabideak dira irainak eta ad hominem argudioak. Probokazioari aurre egiteko modu egokiena probokazioa bazter utzi eta eztabaida bide arrazionaletik jarraitzea da, probokazioa bota duena guztiz deslegitimatuz, ez baita gauza arrazoiaren bidea jarraitzeko.
Probokazioa eremu politikoan ere gertatzen da maiz, aurkari politikoa sumindu eta beraz neurriz kanpoko erabakiak hartu eta ekintzak burutzera bultzatzen denean. Probokazio politikoa izan daiteke adibidez, preso terroristak damuarazi eta errua aitortzeko neurriak hartzen direnean sektore politiko baten eskutik, kartzelatik ateratzen diren presioei ongi etorriak egitea da. Erretorikazko probokazioan bezalaxe, probokazio politikoa indargabetzeko modu egokiena probokazioan ez jausi eta horri kasurik ez egitea da, probokaziozko ekintzei buruzko balorazio politikoak baztertuz.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.