Problematizazioa (soziologia)


KategoriakSoziologia

Soziologian, problematizazioa egoera edo fenomeno sozial jakin bat gizarte arazo gisa idetifikatzekoko prozesua da. Eragile sozialen aldetik kontsiderazio edo erabaki huts baten emaitza izatetik urrun dagoen kontzeptua da, eta hanbat kategorizazio, diskurtso eta instituzionalizazioen  ondorioz gertatzen da, labur ideologia garatuz, botere mediatiko nahiz politikoaren aldetik, problema edo arazotzat hartu den zera hori kudeatu edo konpontzea helburu duten politikak ezarriz. Problematizazioaren adibide bat da eskola porrota, XX. mendean zehar eratzen joan den kategoria, gaur egun aski kritikatua, euren hezkuntza zikloa garatzen ari baina azkenean burutu gabe utzita, nolabait atzeraturik geratzen diren ikasle horien egoera izendatzeko, baina finean haurrak homologatu eta helduen bizitza konpetitiboara prestatzeko sistema baten ondorioa baizik ez dena, eskola errendimenduaren kontzeptuaren bitartez esaterako.

207 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.