Instituzionalizazioa


KategoriakSoziologia

Soziologian, instituzionalizazioa printzipio, balore eta praktikak instituzio edo erakunde baten baitan txertatu eta garatzea da, horiek normalizatu, legitimatu eta arau edo prozedura estandar eta sistematiko bihurtze aldera. Instituzionalizazioa konstantea gizarte modernoetan, eta areago haien ezaugarri nagusia da. Bereziki, instituzionalizazioa osasungintzaren, hezkuntzaren  eta orokorrean estatu-politiken elementu nagusia izan da. Kritikatua ere izan da, instituzionalizazioak arauak gizabanakoaren askatasun-eremu izan beharko liratekeen horietara ekarri eta normala ez denaren errepresioa eragin baitu arlo askotan.

165 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.