Probabilitate subjektiboa


KategoriakEstatistika

Ikus, probabilitate subjektibo, Gizapediako hiztegian, definizio labur baterako.

Probabilitate subjektiboa probabilitatearen kontzeptua eta estimazioa indibiduo arrazional batek gertaera ziurgabe jakin baten gauzatzeari edo egia izateari buruz duen sinesmen edo konfiantza maila da. Bi erako subjektibismoa dago probabilitateari buruz: subjektibismo ahulean, indibiduoak irizpide arrazionalak barnehartzen ditu probabilitatearen kuantifikazioan, hala nola kausalitatea edo iraganeko esperientzia, eta probabilitate epistemikoa deitu izan dena kalkulatzen du horrela; subjektibismo gogorrean berriz, indibiduoak irizpide subjektibo soilak hartzen ditu oinarritzat probabilitatearen zenbatespena egiteko. Probabilitate subjektiboa bereziki erabilgarria da probabilitatearen beste bi interpretazio nagusiak (maiztasun-interpretazioa eta interpretazio klasikoa, azken hau Laplaceren erregelaren bitartez gauzatzen dena) baliatu ezin daitezkeen egoeretan, adibidez kasu bakarreko gertaeretan (adibidez, indibiduo batek azterketa bat gainditzeko duen probabilitatea edota datorren urtean petrolioaren prezioa igotzeko probabilitatea zenbatestean).

XX. mendean Frank Ramseyk, Leonard Savagek eta Bruno de Finettik frogatu zutenez, probabilitate subjektiboek ere probabilitatearen axiomak bete behar dituzte, arrazionalak eta koherenteak izateko. Horrela ez balitz, indibiduoak galerak izateko arriskua izango luke, finantza zurrupaketaren argudioaren bitartez ("dutch book", "lock" ingelesez; frantsesez, "argument du pari hollandais", gaztelaniaz, "succión financiera"), zeinaren arabera galerak ziurtatzen dituen transakzio-multzo bat egongo litzatekeen.

Ikus, gainera

280 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.