Autogarapena, garapen pertsonala edo hazkunde pertsonala pertsona batek bere burua hobetze aldera egiten dituen ekimen eta ahaleginen multzoa da, helburu berriak lortze aldera ikasiz eta behar diren trebeziak…
Pertsona proaktiboak etorkizunean sor daitezkeen egoerak aurreikusiz eta horien kontrola hartuz, sor daitezkeen arazoei irtenbideak eman eta aldaketarako eta hobekuntzarako erabakiak hartu eta ekimenak aurrerak eramaten egiten dituzten pertsonak dira, betiere bere kabuz. Proaktibitatea edo proaktibotasuna bereziki lan esparruan garatutako jarrera izan da, eta norberari esleitutako atazak burutzeaz gain, erakundearentzat positiboak diren helburu berriak eta aldaketak planteatu eta horien alde lan egiteko jarrera eta ekimena adierazten du, lankideak bultzatuz eta haiekiko lankidetzan.1
Kontzeptua Viktor Frankl (1905-1997) neurologoak garatu zuen "Gizakia zentzu bila" bere liburuan, erreaktibitate kontzeptuarekin batera. Liburuan kontatzen du zentzuaren bilaketa, sortzen diren egoera zailetan jarrera positiboa izatea, nazien kontzentrazio-esparruetan aurrera ateratzeko aurrera ateratzeko funtsezkoa izan zela. Geroztik, autolaguntzan oinarrizko kontzeptua bilakatu da.
Aurkako kontzeptuak erreaktibitatea eta prokastinazioa dira. Jarrera propositiboa, berriz, proaktibitatea abiarazi eta garatzean pertsonak duen jarrera arrazionala eta eraginkorra da, erabakiak arrazionalki hartuz.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.