Klasismoa elite eta goi mailako klase sozialetatik beheko klase sozialetako banako eta gizataldeak baztertu eta urrun mantentzeko jarrera da, eta "gu ez gara haiek bezalakoak" edo "gu hobeak…

Pribilegioak (latinezko privus eta legalis hitzetatik, "lege pribatua") gizabanako edo klase sozial batzuek beste batzuen aldean dituzten abantaila instituzionalizatuak dira. Kontzeptu historiko, politiko nahiz soziologikoa da, baina kasu guztietan boterearekin loturik, boterea baita finean pribilegioak ezarri eta aplikatzen dituena. Historikoki, pribilegioek feudalismoko eta Antzinako Erregimeneko estamentuak definitu dituzte, pribilegiodun klase sozialak garai historiko guztietan izan badira ere. Politikoki, pribilegioak sortzen dira erregimen politikoek eta gobernuek elite eta klase politiko eta ekonomiko batzuen mesedetan dihardutenean. Soziologikoki, pribilegioak sortzen dira diskriminazioa dagoenean, talde eta klase batzuek beste batzuek dituzten eskubide, abantaila eta onurak dituztenean.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, privileges; gaztelaniaz, privilegios.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.