Prezio bakarraren legea


KategoriakEkonomia

Ekonomian, prezio bakarraren legea merkatu aske batean, garraio-kosturik gabe, dibisa finko batean eta indarrean dauden ganbio-tasak aplikaturik, ondasun edo zerbitzu homogeneo baten prezioa herrialde guztietan berdina izan behar dela baieztatzen duen teoria da. Produktu homogeneo bat, ganbio-tasa aplikaturik, merkeagoa bada atzerriko herrialde batean, nazioko partikularrek eta familiek atzerrian erosiko dute produktua, atzerriko herrialde horretako eskaria gehituz eta beraz produktu horren prezioa igoraraziz, nazioko prezioarekin berdindu arte. Prezio bakarraren legea merkatu aske eta garden batean arbitrajearen ezintasunaren ondorioa besterik ez da, prezio-ezberdintasunak ezabatu egiten dira merkatu horietan, toki batean erosi eta beste batean salduz lor daitekeen mozkina eskuratzeko aukera erabat ezabatu arte.

197 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.