Influencer, marka enbaxadoreak eta preskriptoreak


KategoriakEnpresa

Influencer, brand ambassador (marka enbaxadoreak) eta preskriptoreak bere produktuak eta marka zabaltzeko enpresak kontratatzen dituen pertsonak. Azkenean pertsona horiekin enpresak bilatzen dituen helburuak berdintsuak izan arren, ezaugarri eta zeregin  desberdinak dituzten figurak dira.

Influencer edo iritzi-liderrak sare sozialetan jarratzaile asko dituen eta aktiboa den pertsona da, eta ordainsari baten trukean une konkretu batean produktu edo zerbitzu baten erakustaldia edo gomendioa egiten duena sare sozial horietan (ikus, stories edo istorioak), produktu edo zerbitzu hori ezagutarazi eta publikoan zabaltzeko.

Brand ambassador edo marka enbaxadoreak  berriz, pertsona aski ospetsuak dira, hala nola kirolariak, aktoreak eta modeloak, euren irudia enpresaren produktuak eta markak sustatzeko kontratatzen direnak, hala nola iragarkietan parte hartuz edo ekitaldi publikoetan produktu eta marka horren sustapena eginez. Influencer direlakoak ez bezala, marka enbaxadoreak enpresarekin duen lotura epe luzera izaten da.

Preskriptoreak azkenik, talde txikietan produktuak gomendatu eta horien erosketa bultzatu edo eragin dezaketen pertsonak dira, hala nola haginlariak hortzetako pasta baten preskritoreak izan daitezke, irakasleak liburu jakin batenak, ...

248 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.