Enbaxadorea herrialde batek beste herrialde batekin harreman politiko, ekonomiko eta kulturalak bideratzeko izendatzen duen goren mailako ordezkaria da, jatorriko herrialdeak bigarren herrialdean ezartzen duen enbaxadaren buru dena. Halaber, enbaxadorearen beste eginkizun bat bigarren herrialdean bizitoki izan edo besterik bidaian edo beste arrazoi batengatik herrialde hartan dauden jatorriko herrialdeko hiritarrei laguntza eta babesa ematea da.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, ambassador; gaztelaniaz, embajador.
Loturiko artikuluak
Influencer, marka enbaxadoreak eta preskriptoreakInfluencer, brand ambassador (marka enbaxadoreak) eta preskriptoreak bere produktuak eta marka zabaltzeko enpresak kontratatzen dituen pertsonak. Azkenean pertsona horiekin enpresak bilatzen dituen helburuak berdintsuak izan arren, ezaugarri eta zeregin…
DiplomaziaDiplomazia estatu batean beste estatuekiko harreman politiko, ekonomiko eta administratiboez arduratzen diren pertsona eta erakundeen multzoa, hala nola enbaxadoreak eta kontsulak, nahiz haiek garatzen duten jarduera da, modu…
Enbaxadak eta enbaxadoreakNazioarteko harremanetan, enbaxadak herrialde edo erakude batek beste herrialde batean duen egoitza diplomatikoak dira, enbaxadore baten buruzagitzapean, herrialde horrekin dituen harremanak garatu eta nazioko herritar nahiz erakundeentzat administrazio…