Erregimen demografikoak eskualde edo herrialde batean gertatzen diren aldi edo etapa historikoak dira, demografia edo populazioaren bilakaera berezia dutenak. Ohikoa da bereiztea erregimen demografikoa zaharra alde batetik, jaiotza eta…

Presio demografikoa, gizakiari nahiz beste izaki bizidun bati buruz, habitat edo ingurune batean gainpopulazioak ekartzen dituen ondorioen multzoa da, baliabide eskasia, kutsadura eta bestelako arazo ekologiko eta sozioekonomikoak eraginez, krisi ekologiko edo ekonomikoak eragiteraino. Eremu eta eskualde orok muga jakinak ditu, baliabideen aldetik nahiz eremuak berak jasan dezakeen populazio tamainaren aldetik. Muga horiek gainditzen direnean, aipaturiko arazo sortzen dira, presioa alegia. Orokorrean, presio demografikoa arintzeko mekanismo naturalak badaude, migrazioak eta sistemak berak orekara heltzeko duen joera, oreka horretara heldu bitartean sortutako kostua handia izan daitekeen arren. Gizakiaren kasuan, presio demografikoa produktibitatea eta efizientzia gehituz lasai daiteke, berrikuntza teknologikoak lagunduta, edo migrazioaren bitartez. Beste izakien kasuan, presio demografikoak eskasia eta baliabideen gaineko borroka ekartzen ditu; horrek hilkortasuna gehitu egiten du, populazioa berriz ere orekara ekarriz. Maltusianismotik, gainpopulazioak eta presio demografikoak gizarteak gainbehera egitera bultzatzen dituen faktore nagusiak dira.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.