Eguraldia edo eguraldi atmosferikoa toki eta une jakin batean atmosfera edo eguratsean dagoen giro meteorologikoa da, gizakiak bere zentzumenen bitartez edo neurgailu batean jasotakoa. Tenperatura edo hozberoa, presio…
Presio atmosferikoa aireak toki eta une jakin batean bereza eragiten duen indarra da, airea alboetara zabaltzean. Errazago ulertzeko, esan liteke presioa toki jakin batean gaineko aireak eragiten duen pisua dela. Presio atmosferikoa altueraren arabera aldatzen da: zenbat eta gorago izan, garbi dago gaineko aireak eragiten duen pisua txikiagoa dela. Dena den, presio atmosferikoa aldakorra da baita ere atmosferan dauden aire-masen zirkulazioaren arabera: une jakin batean antizikloia dagoen eremuetan, presioa atmosferikoa handiagoa da, depresioa dagoen tokietan baino. Horregatik, presio atmosferikoa eguraldia aurresateko erabiltzen da: presio atmosferikoa azkar jaistea depresioa eta eguraldi txarra datorrelako seinale garbia da. Presio atmosferikoa barometro izeneko gailuen bitartez neurtzen da.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.