Aretoko politika edo saloiko politika politikariek eta bestelako eragileek euren artean modu pribatuan izaten duten jarduna da, instituzio politikoetatik kanpo baina haietako erabakiak osatu, adostu eta finkatzeko asmoarekin.…
Presidentzialismoa, sistema presidentzialista edo sistema presidentziala presidente edo lehendakariak botere zabalak dituen sistema politikoa da, botere exekutibo nahiz legegilearen arloan. Presidenteak dituen botere eta eskumen zabal horiek botere banaketaren eta herriaren ordezkaritza duen legebiltzarraren kaltetan izaten da, eta beraz demokrazia kolokan jartzen duen sistema dela esan daiteke. Muturrean, botere osoa agintari bakar baten eskuetan utzi eta autokrazia bilakatzen da.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.