Presentzialitatea


KategoriakHezkuntza

Presentzialitatea edo presentzialtasuna ikasleak eta irakasleak fisikoki aurrez aurre daudeneko irakaskuntza-ikaskuntza jarduna da. XXI. mendean informazio eta komunikazio teknologiak zabaldu arte indarrean egon den hezkuntza-modalitate nagusia izan zen, modu askotara, hala nola klase magistralen, klase praktikoen, proiektu bidezko ikaskuntzen eta abarren bitartez. Horren alternatiba urruneko hezkuntza da, online modalitatearen bitartez bereziki. Batzuetan ordea, online hezkuntza presentzialitatearen kopia hutsa dira, klase presentzialak bideoz zabalduz, online ikasleak klase horiek nahi duen unean jarraitzeko aukera badu ere. Presentzialitatea batzuetan erdizka burutzen da, ikaskuntza ordu batzuk online eta beste batzuk modu presentzialean burutuz. Erdizkako modalitate horri hezkuntza bimodala, hibridoa edo erdi-presentzialitatea deitu izan zaio.

Presentzialitatearen abantaila nagusia sinkronizitatea da: ikasle guztiak eta irakasleak elkarrekin daude toki berean, eta horrek erraztu egiten du haien arteko interakzioa, ikasleen arteko adiskidetasuna eta laguntza, zuzeneko eta berehalako tutoretza eta efizientzia teknologikoa, baliabide teknologiko eskasekin aurrera eraman daitekeen modalitatea izanda. Mugak ere baditu, hala nola espazio-denbora mugatu eta zurrunak izatea eta ikasle kopuru handietarako desegokia izatea.

Ikus, gainera

255 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.