Moral bikoitza pertsona edo gizatalde batzuei besteei baino zorrotzago aplikatzen den irizpide morala da, sexu, jatorri, ideologia edo beste ezaugarri batzuen arabera, maiz besteengan gaitzesgarritzat hartzen diren jokabideak…
Presentzia bikoitza emakumeek lantokian lan egin eta aldi berean etxeko eta familiako lanak bereganatzeagatik jasaten duten mendekotasunezko egoera da. Laura Balbo italiar soziologoak 1970eko hamarraldiaren bukaeran proposaturiko kontzeptua da. Emakumeen dominazioaren ondorioa izateaz gainera, eta beraz gaitzesgarria, presentzia bikoitzak ondorio zehatzak ditu emakumeen egoerna, arrisku psikosozialak (antsietateak, arazo fisikoak, ...) gehituz.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, double burden, dual burden; gaztelaniaz, doble presencia.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.