Arrisku naturalak ingurumen naturalean gertatzen diren hondamendiek (hala nola muturreko gertaera klimatikoak, lurrikarak, ...) komunitate, eskualde, herrialde edo orokorrean gizarte bat bortizki erasaten dutenean gertatzen diren egoerak dira,…

Arrisku psikosoziala langileak lantokian bertan nahiz lantokitik kanpo izan ditzakeen jokabide negatiboak bultzatu eta finean haren ongizatea eta osasuna fisiko, psikiko nahiz soziala kolokan jarri eta kaltetu ditzakeren faktoreek osatzen dute, lantokiko antolaketarekin (hierarkia zorrotzak, partehartze eskasa, ordutegi desegokiak), lanpostuan bete beharreko lanekin (errepikakorrak edota bereziki gogorrak direnean) eta lantokiko ingurune sozialarekin (jazarpenak, isolamendua) zerikusia dutenak. Arrisku psikosozialeko egoeren ondorioak emozionalak eta kognitiboak izaten dira hasiera batean (antsietatea, kontzentraziorako zailtasuna), eta hortik portaera arazoak (adikzioak, indarkeria) nahiz gaixotasunak (depresioa, ...) erator daitezke. Emakumeen kasuan, arrisku psikosozialak larriagoak dira, presentzia bikoitzaren fenomenoagatik.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.