Epidemiologian, prebalentzia eta intzidentzia morbilitatearen edo erikortasunaren, hots, gaitz baten eraginaren neurriak dira, populazio jakin batean. Prebalentzia populazio batean gaixo, gaixotasun jakin batek jota, daudenen proportzioa da. Ohikoena, prebalentzia-tasa kalkulatzea da, portzentaje moduan, 1000 edo 100.000 biztanleko. Hala, prebalentzia tasa %1 bada (1000ko 10, edo 100.000ko 1000), populazioaren %1 une jakin batean gaixo dagoela esan nahi du. Prebalentzia unekoa zein epekoa izan daiteke: unekoa da une jakin batean izandako gaixoak jasotzen direnean, eta epekoa epe batean zehar izandakoak jasotzen direnean. Intzidentzia berriz, epe jakin batean (astea, urtea) izandako kasu berrien kopurua da. Intzidentzia neurtzeko bi adierazle erabiltzen dira: intzidentzia metatua (kasu berrien proportzioa populazio batean) eta intzidentzia-tasa (ikus, tasak estatistikan). Labur esanda, prebalentzia une batean dauden kasuen kopurua da, eta intzidentzia epe batean izandako kasu berrien kopurua.
Loturiko artikuluak
Mikrodatuak eta makrodatuakMikrodatuak ikerketaren oinarrizko unitate edo banakoetatik jasotako datuak dira, zuzenean eta inongo agregazio edo prozesamendurik gabe eskuraturikoak. Makrodatuak, berriz, mikrodatuetatik agregazioz edo prozesamenduz eskuratzen diren informazio-unitateak dira. Adibidez, pertsona…
EstatistikaEstatistika fenomeno aldakorrei buruz jasotako datu-multzoak era egokian bildu, irudikatu, aztertu eta horiei buruzko konklusioak ateratzen dituzten metodoen multzoa da, bereziki fenomeno aldakor horietan izan daitezkeen erregulartasunak atzemate…
Morbiditatea, morbilitatea edo erikortasunaMorbiditatea, morbilitatea edo erikortasuna espazio eta denbora jakin batean kokatzen den populazio batean gaixotasun jakin baten presentzia, bereziki prebalentzia eta intzidentzia, jasotzen duen ezaugarri epidemiologikoa da. Ikus, gainera Komorbiditatea