Epidemiologian, prebalentzia eta intzidentzia morbilitatearen edo erikortasunaren, hots, gaitz baten eraginaren neurriak dira, populazio jakin batean. Prebalentzia populazio batean gaixo, gaixotasun jakin batek jota, daudenen proportzioa da. Ohikoena, prebalentzia-tasa kalkulatzea da, portzentaje moduan, 1000 edo 100.000 biztanleko. Hala, prebalentzia tasa %1 bada (1000ko 10, edo 100.000ko 1000), populazioaren %1 une jakin batean gaixo dagoela esan nahi du. Prebalentzia unekoa zein epekoa izan daiteke: unekoa da une jakin batean izandako gaixoak jasotzen direnean, eta epekoa epe batean zehar izandakoak jasotzen direnean. Intzidentzia berriz, epe jakin batean (astea, urtea) izandako kasu berrien kopurua da. Intzidentzia neurtzeko bi adierazle erabiltzen dira: intzidentzia metatua (kasu berrien proportzioa populazio batean) eta intzidentzia-tasa (ikus, tasak estatistikan). Labur esanda, prebalentzia une batean dauden kasuen kopurua da, eta intzidentzia epe batean izandako kasu berrien kopurua.
Loturiko artikuluak
Morbiditatea, morbilitatea edo erikortasunaMorbiditatea, morbilitatea edo erikortasuna espazio eta denbora jakin batean kokatzen den populazio batean gaixotasun jakin baten presentzia, bereziki prebalentzia eta intzidentzia, jasotzen duen ezaugarri epidemiologikoa da. Ikus, gainera Komorbiditatea
Mikrodatuak eta makrodatuakMikrodatuak ikerketaren oinarrizko unitate edo banakoetatik jasotako datuak dira, zuzenean eta inongo agregazio edo prozesamendurik gabe eskuraturikoak. Makrodatuak, berriz, mikrodatuetatik agregazioz edo prozesamenduz eskuratzen diren informazio-unitateak dira. Adibidez, pertsona…
Tasak (estatistika)Estatistikan, tasa epe batean gertatzen den gertaera kopuru bat zati epe horretako populazioaren tamaina da. Horrela, tasa beti da epe bati buruzkoa, eta fluxu-aldagai bat stock-aldagai batekin erlazionatzen…